la familia iskariote

Primera banda en el mundo que practico el Ska-Hardcore activismo, dinamita en iglesias entre canción y canción, no permanece unida la familia Iskariote. Aunque hablen últimamente de formar un ochote.

miércoles, 27 de febrero de 2013

AMORRUZ GAZTE ALTXA HASI DA MARTXOKO IRAULTZA

12.00etan: Omenaldia (Martxoak 3 plazan)
12.30etan: GAZTE BLOKEA (Koldoko atean)
Goizean zehar…ALERTA!!!


 


Norabide bakarreko oroitzapenak:
Oihuak, ikara, dardarak. Urduritasuna, emozioa, poztasuna. Mila sentimendu nahasi, egoera berdinaren aurrean; ehunka gazte, ehunka espresio, ehunka begirada, irribarre, kolpe … Ez dakit zenbat egun pasa diren, baino atzo bezala burura datozkit korrikak, algarak, amorrua eta esperantza. Beharbada izango da amaitu gabeko ametsa izan zelako hura. Izan daiteke harrez geroztik jasotako kolpe eta irain, besarkada eta babesa zapore ezberdina izan dutela niretzat. Izango da amaiera bikain baten esperoan nagoela, ipuinen tankerakoa … Baina badakit ipuinetako istorioak soilik ipuinetan ematen direla, horregatik amesten jarraitu nahi dut. Nire ondoan zeunden momentu horretara bueltatu nahi dut, gaueko irudi desfiguratu horiei aurre egiteko eskutik heldu zenidan unera. Latza izan zen bai, baina pena merezi zuen … konturatu nintzen nirekin zeundela, ez nintzela bakarrik mundu krudel honetan.
Badakit hau ez dela ipuina, horregatik nahiago nuke hau guztia ez amaitzea, nahiago nuke zurekin berriro elkartzea gau krudel eta goiz hotzetan, elkarri beroa emateko, elkarrekin aurrera egiteko.
Horregatik Gazte, Martxoaren 3an berriz elkarrekin egongo gara, 76koa, 2012koak eta guztiak oroitzen eta etorkizuna borrokatzen. Berriz ere elkarrekin egongo gara biok, Gazteok eta Iraultza, bat eginez, borrokan tinko, aurrera eginez. Berriz ere tokatzen zaigu aurpegia ematea, berriz ere geurea dena aldarrikatuko dugu. Oraingoan ere diot, Lortuko dugu!
ANIMO ETA AURRERA!!! GUREA DA GARAIPENA!!


http://vimeo.com/60455178


info gehio http://borrokagaraia.wordpress.com/2013/02/27/martxoaren-3an-gazteok-iraultzara/

No hay comentarios:

Publicar un comentario